martes, 27 de marzo de 2018

Zein eguraldi egingo du bihar nire bihotzean?




Satelite batek bihar soinean zer jantzi behar dudan esaten dit. Meteosat izenarekin aurkezten dizkit bere irudiak eta iradokizunak telebistan. Ondoren meteorologoek datorren eguraldiaren iragarpenak egiteko. Armairutik zer arropa atera behar dudan jakiteko. Bai, izarren ondoan egotea gustatzen zaion eguraldiaren Polaroid makina batek lehorrerako zapatilak edo euritako botak jantzi behar ditudan esaten dit. Eta nahikoa da entzun nahi nuen bere uhinen, mezuen, argazkien bitartez egun hauetan. Nahikoa da. Hobeto jertse lodi hori dagoen tokian uztea. Barruko kamiseta hurrengo negurako gordetzea. Euritako bota horien zamaz libratzeko garaia da, neska. Udaberri anderea dator entzun nahi nuen prime time garaian. Udaberri anderea dator soineko berdea jantzita.


Espaziotik nire egongelara iristen zaizkidan irudiak ez dira ordea antizikloienak, soinekoenak, eguzkitako betaurrekoenak. Eta lurrera eroritako gosariaren esnea diruditen borrasken silueta txuriek aspertuta naukate. Bihar euria egingo du. Bihar ere ezin duzu aterkia ahaztu, esaten dit aspaldian gauero satelite batek.  Baina eguraldiak bereziki arduratzen nau oporrak hurbiltzen ari zaizkidanean. Orduan eguraldiaren telebista saioetako aurkezleak nire egongelaren jabe egiten dira lotsagabe. Nire egongelako telebistan futbol jokalarien adinako protagonismo minutuak izaten dituzte. Eguraldiaren kronikak datozen egunen aurrerapena egiten didalako. Oporren aperitibo goxo-goxo bat bezala. Presio altuen edo baxuen itxarote horretan. Ez atzetik. Oporrak aurretik ditudan benetako zorion horren tenperaturan.

Eguraldiaren saio hauek asko sofistikatu dira. Badute igogailuko elkarrizketen arintasuna, zientziaren logika argia eta baita poesiaren ispilu jostalaria. Baina batez ere, eguraldi gizon eta emakumeek  bizitza eta edertasuna omentzen dute. Eguraldiaren iragarpena txarra izan arren aurkezle hauek tonu baikor bat ematen saiatzen dira beren saioari. Edo fenomeno metereologikoen azalpen zientifikoak ematen dituzte labur zein era ulerkor batean. Geografiaz ere ikasten dugu eta mendikate edo ibaien izenak barneratzen laguntzen digute. Gainera, Ventusky bezelako aplikazioekin gertatzen den moduan gero eta zehaztasun maila altuagoan egiten dituzte iragarpenak. Batzuetan orduz ordu, tantaz tanta, izpiz izpi. Ia-ia parodiaraino albiste pertsonalizatuak eskeini arte. Orain merkurioak gora egingo du, gero behera. Orain hego haizeak logurea emango dizu eta egunaren azken orduetan ipar haizeak euria ekarriko du zure auzora giroa garbituz. Eta ez ahaztu sentsazio termikoa. Ez ahaztu eguraldi garaikidearen kontzeptu hori. Baina ondo pentsatuz gero eguraldia aurreratzen didan gizon edo emakume hori spoiler madarikatu bat da. Alarmista bat. Hurrengo egunaren misterio guztia deuseztuko dit. Goizean leihoa ireki eta eguraldia usaintzeko nire gaitasuna lapurtuko dit. Barkatuko diot dena den eskuzabal. Zeruak eskeintzen dizkigun egunsenti eta ilunabarren irudiak oparituko dizkidalako. Eguzkia sartzen ikustera gonbidatuko nau telbistan ikusten dudan hondartza batean. Cumulonimbus baten formak maitatzera iritsi arte. Zeruak emateko duen guztia nire egongelan hustu arte. Lotarako musu zaparrada bat bezala. Besterik ez jaun-andreok, agur esan arte.   

Baina eguraldi gizon eta emakume hauengandik benetan jakitea gustatuko litzaidakeena ez da abisu horia, naranja, gorria izango dugun. Nire paseoan olatu batek harrapa nazakeen. Zubia zeharkatzen dudanean haizeak aterkiari buelta emango dion. Ez, hori ez. Isobara mapek nire bihotza marraztea nahi dut. Horrela nire bihotzeko kale bustietan zer giro egingo duen jakingo dudalako.  Bai, Irma edo Katrina urakanen beldur den itsas portua bezela hau galdetuko dut gaur gauean zuhur. Zer eguraldi egingo du bihar nire bihotzean? Zer eguraldi egingo du hemen barruan? Galdera hau zuzenduko diet eguraldi gizon eta emakumeei. Kapitain baten ardura nire bularraldean hartuta. Nire itsasoko kapitainaren ardura. Zeren ez bainau hainbeste kezkatzen Donostia urdin edo gris margotzen duen eguraldi horrek. Ez, nik euripean dantza egiteko eguraldiaren iragarpena maite dut. Euria egiten duenean zerutik erortzen diren tantak edan nahi ditut. Nire hiriko euri tanta horiek diamanteak bezala desiatu. Ez baitago eguraldi txarrik bihotza eguzkitsu duenarentzat. Bere umorea eguraldiak baldintzatu gabe mantentzen dakienarentzat. Kanpoan ari duena kanpoan uzten dakiena jakintsua da.  Eta bizitza, benetako bizitza ezagutuko du ekaitz bat zeharkatzen  dagoen bihotzak. Ekaitzean edertasuna ikusten dakienak. Ekaitz perfektuak miresten dituenak. Bihotzean laino beltzak ageri diren egun bat, hilabete bat, urte bat iristen bada hauek joango diren dudarik ez duenak. Irrifarre egingo dionak oporretan, ostiraletan, astelehenetan zeruari. Zeruari, eguraldiaren Polaroid makinak gure inguruan bueltak ematen dituen bitartean.

Argazkia: Erich Hartmann, 1967, NYC. 

domingo, 11 de marzo de 2018

Patioak, lorez beteriko patioak balira akaso defektuak



Zenbait kasutan, zeramika artisautzarekin edo dekorazioarekin lotzen dugu baina artearen kategoria merezi du gehienetan. Zeramika material fina eta noblea da etxean edukitzeko baina aldi berean museo bateko ikuslea hunkitzen du. Harridura pizten dio sentsibilitatea duenari. Hitzek espresatu ezin dezaketen edertasun bat pieza batean konzentra daiteke. Obra batean. Zeramikari baten tailerrean sartzea artista baten sorkuntza tenplua bixitatzea da. Bertara sartzean, kontuz! Ez puskatu ezer, esaten dizu ahots batek. Baina begira, pieza horren isiltasunak espazioa bete du bat batean. Zure ibilera moteldu duzu zerbait puskatuko duzun beldurrez. Eta tailerraren giroarekin bat egiten hasi zara. Gela batean sartu zara baina zure gorputzetik atera zaitu bat batean artistaren tailerrak. Zoragarria da. Buztinarekin oreka perfektuak sentitzea. Piezak daude lurrean, paretetan, alturetan. Ederra da. Ondoan duzun pieza hori munduan bakarra dela jabetzea. Artistaren mahaiaren zabalerak ekintzara eta jolasera bultzatzen zaituela sentitzea. Txoko bateko irratiaren presentziak tailerrean denbora azkar igarotzen dela ondorioztatzea. Desordenaren eta txukuntasunaren armonia esplikaezina ikustea. Esmalteen txokoko  kolore batek zure desira piztea. Anfora baten dotoreziak hitzik gabe utzi zaituela konturatzea. Ia-ia anfora horrek arnastu egiten du, pentsatu duzu. Ia-ia arnastu egiten du, arnastu, arnastu, arnastu. Bizirik dago eta garrantzitsuena, zu bizirik sentiarazi zaitu. Bai, arnasa hartu duzu sakon zuk. Bizirik zaude! Voilà, horra hor zer den artea.
Artistak bere obra kuttunak dauzka baina gehiago erakusten diote bere obra petralenek.  Mila gradu baino gehiagoko berotasuna sortzen duen labe hori da maisua. Buztinari forma eman ostean hau labetik igaro behar da bizkotxo gogor baten itxura hartzeko. Ondoren bizkotxo hauei esmaltea ematen zaie eta azkenik, berriro labean erretzen dira. Labeak prozesu honetan daukan presentzia funtsezkoa da eta aldi berean misteriotsua. Batzuetan labetik atera den pieza ez da artistak labera sartzerakoan buruan zuena. Sorpresak ematen ditu labeak zeramikan. Horregatik, batzuetan akatsak maitatzea erakusten du. Obra batean hasierako ustezko akatsa dohain bilaka daitekeelako. Lorpen estetiko batean. Adibidez, artistaren kontroletik at zegoen esmalte tanta batek ikutu berezi eta definitiboa eman diezaioke piezari azkeneko minutuan. Nolabait, zoriak nahi izan duelako. Labetik ateratzeko instant erabakiorrean. Horregatik, akatsek bere tokia dute artista baten bizitzan eta baita zeramikari perfekzionista baten tailerrean. Obra petral batek aurkikuntza batera eraman dezake artista. Alexander Fleming-ek ez al zuen ba penizilina asmatu akats baten hariari jarraituz? 
Vallauris herrian gertatu zen, Frantziako Kosta Urdinean. Zeramikari batzuen dendan lan egiten zuen Jacqueline Roque izeneko andere gazteaz maitemindu zen Pablo Picasso. Ondoren bere musa izango zena. Eta bere obran betiko geratu dira besteak beste maitasun horren lekuko diren zeramikazko lan ederrak. Formak, testurak, akaberak maitatzera gonbidatzen zaituzten lan itzelak. Bolumenaren poesia errimak dira. Bizipozari idatzitako maitasun eskutitzak. Benetan atsegina da pieza horien zaporea begietan sentitzea. Benetan erraza da instant batean lan horiek maitatzea. Hain atsegina, hain erraza eskuetan izango bazenitu Picassoren pieza horiei hitz egingo zeniekeela. Belarrira hitz egin leun, begiak itxita, samur. Belarrira hitz egin artistaren eskuek egindako piezei. Nolabait itzultzeko pieza horiek zugan sortzen duten maitasun hori. Bizitzarekiko maitasuna. Edertasunarekiko. Industria masifikatuaren garai honetan eskuz egindako pieza bakarren balioa gehiago estimatzen dugulako. Picasso, XX. mendeko artista handiak, zeramika artearen gailurrera igo zuen.  Marinelen kamisetekin janzten zituen beso eta esku horiek buztina urre bilakatu zuten. Nolabaiteko duintasuna eman zion diziplina horri eta Vallauris inguruan zeramika tailer ugari sortu ziren.   
Zer egingo zenuke buztin zati bat emango balizute? Zeramika tailer batean sartzeko baimena izango bazenu zure eskuak nekatu arte? Zer sortuko zenuke alkandora zahar bat soinean jantzi ondoren? Kutxa txiki bat zure belarritakoak gordetzeko, katilu bat saltsa bat mahai gainean dotoreziaz aurkezteko edo agian loreontzi bat?  Udaberria ate joka dugunez loreontzia aukeratuz gero gozatzeko esango nizuke. Disfrutatzeko. Zerbait benetakoa eta autentikoa egitera animatuko zintuzket. Zuk sortutako inperfekzioak maitatzeko esango nizuke. Zure eskuak askatzeko, blokeo batek ez baitu uzten zure onena ateratzen uzten. Niri esan zidaten bezela, zeramikan eta bizitzan defektuak efektu bilakatzen direlako. Pertsona batean gertatzen den bezela, akatsek bakarra egiten dute obra bat. Ustezko ahuldadeak boteretsu egin dezake pieza bat. Zure loreontzia. Zure esentzia, lorea, bihotza gordetzen duen sorkuntza hori. Imajinatu hori garela. Loreak gordetzen dituzten loreontziz jositako patio bat. Dela akatsez eta defektuz beterikoa. Baina ez al da ederra horrela? Ez al gara ederrak, bereziak, bakarrak horrela?    

Argazkian: Pott zeramikariekin egindako kutxa. Nire lehen pieza. 

domingo, 4 de febrero de 2018

Inoiz dastatuko ez dudan txokolatearen lurrina dago airean




Ikasle batek sarri esaten zion bere irakasleari zein ondo usaintzen zuen. Andereño, badakizu gauza bat? Oso ondo usaintzen duzu! Bai? Benetan? Eta hitz polit hauek oparitzen zizkion bitartean ia bere sabelean sartzeroinoko besarkada ematen zion lau urteko neskatilak andereñoari. Bere gerrialdean betiko itsatsita geratuko balitz bezala. Irakasleak lore hori entzutearekin batera arnasa sakon hartzen zuen zetorkion pentsamenduari lekua egiteko. Besarkada hori ondo gordetzeko. Eta nere usaina nonbait betiko gordeta geratzen bada? pentsatzen zuen irakasleak beldurrez. Nere perfumearen usain hau inoiz zimelduko ez den larrosa bada?  4 urteko neskatilak besarkatzen zuen bakoitzean sudurrarekin erregistratzen zuela somatzen zuen. Ondo konturatuta zegoen hartaz andereñoa. Horregatik ez zuen ahazten spray miragarri hori. Goizero komuneko ispiluaren aurrean bere burua perfumatzeko erabiltzen zuena. Bai, ondo gogoratzen zen eskolaruntz irten baino lehen, fris! spray-arekin airea zipriztintzeaz. Keinu errutinario batean, bera perfumatuko zuen zurrunbiloa sortzeaz. Ondoren mila loreen usain horrek ihes egin gabe presaka laneruntz abiatzeko.

Haurtzaroan kateatzen zaizkigun usainak ez dira inoiz gugan hiltzen, pentsatu zuen bidean irakasleak. Ezta zaporeak ere. Eta kalean zihoan bitartean Van Gogh-en ekiloreen koloreko ate bat zabaldu zitzaion bere barrenean. Usainen eta zaporeen gordailuan. Bat batean azaldu zitzaion bere memorian gordeta zegoen ate hori-hori bat. Gogoratzen zara ate hark gordetzen zuen usain hartaz? galdetu dio 8 urteko neskato batek. Oroitzen al zara nire adinarekin zer usain maite zenuen? Ez zen perfume baten usaina. Zure andereñoaren ipuin bat entzuten zenuen bakoitzean zure bizitzako usain goxoena iristen zitzaizun imaginaziora. Munduko txokolate goxoenarena. Charlie eta txokolate fabrika ipuina entzuten zenuen bakoitzean gertatzen zen. Zure andereñoak eguneroko dosi jakintsuetan banatzen zuen txokolate bero-bero hura. Literaturaren katilura zerbitzatzen zen edari intentsoena. Extasia mihiaren puntan! Festa amaigabea garuneko bazter hezeetan. Garratzaren eta gozoaren oreka perfektua. Sekretu bat errebelatzen zuen zure ahoan. Munduan bakarra zen txokolateak. 

Roald Dahl idazlearen ipuin honetako Charlie-k egunero berdina errepikatzen zuen. Egunak joan egunak etorri dilista baten tamainuko txokolate zatia jaten zuen. Gehiagoz ezin zen baliatu. Wonka txokolatina txiki bat besterik ez zeukan hilabeteetarako. Gurasoek eta aiton-amonek oparitzen zioten txokolatina hori bere urtebetetze egunean. Elkarrekin batera bizi ziren familiako partaide txiroek. Egunero jaten zuen zati txiki hori. Baina, txokolate apur hori zorion gotorleku handitan biderkatzen zen. Eta egunero berdina egiten zuen horrelako txokolate zati batek ekarriko ziona jakin gabe. Wonka txokolate fabrikan egiten ziren txokolatina horietako batek bizitza aldatu zion arte. Charlie-ren istorioa entzuten zenuenean begiak zabal-zabalik egoten zinen, esan dio neskatoak. Ahoa, berriz, txokolatearen matiz txikiak asmatuz. Eta Charlie-ren eguneroko kakao zatitxoa zuk behar zenuen literatura dosiarekin nahasten hasi zen. Gogoratzen zara? Ate hori-hori bat zuen gela batean geunden zu eta ni. Eta behin ate horretatik desio sutsu batekin irten zinen. Andereñoak kontatzen zizun Charlie eta txokolate fabrika liburua erostea erabaki zenuen. Auzoko liburu dendara joan zinen aurreztutako diruak Wonka txokolatea zure esku artean jarriko zizula sinestuta. Liburuak Wonka txokolatearen lurrina  botako zuela pentsatuta. Haurtzaroko esperantza eta desio inozoetan iltzatuta.

Txokolatezko liburua erosi zuen neskatoa urte batzuen buruan andereño bilakatuko zen. Bai, txokolatea maiteko zuen. Liburuak erostea ezerk baino gehiago poztuko zuen. Baina paperak aldatuta, berari tokatuko zitzaion ipuinak kontatzea. Wonka fabrika bezalako tokien enbaxadorea izatea. Inoiz dastatuko ez ditugun gauzen inguruan unibertso bat sortzea. Istorio baten bitartez mundu bat konkistatu izana erakustea. Azken batean norbere burua konkistatu izana.

Van Gogh-en ekiloreen koloreko atea itxi egin zen andereñoa eskolara iritsi zen ostiral goiz euritsu hartan. Lanerako bidea 8 urteko neskato batekin egin zuela sentitu zuen aterkia poltsan gorde zuenean. Duela urte batzuk bera izan zen 8 urteko neskarekin. Gelara sartu eta bere burua usaindu zuen. Euria eta perfumea arnastu zituen. Inoiz dastatuko ez dudan Wonka txokolatearen lurrina somatu dezaket, pentsatu zuen. Airean dago. Eta birikak zabalduz arnasa hartu zuenean lehen ikaslea iritsi zen gelara. Egun on! Berehala iritsiko ziren beste guztiak atzetik. Baita zer ondo usaintzen zuen esaten zion neskatila ere. Eskola hartako ateak txuriak ziren. Eta auskalo ikasle horien memorian nola zabaldu eta itxiko ziren. Oroitzapenak ekartzeko. Edo usain bat airean barreiatzeko, agian.     

Argazkia: Jean Gaumy.

sábado, 6 de enero de 2018

Musek ez dute txiklearekin globoak egitea gogokoen



Bizitza marrubizko txikle goxo bat mastikatzea denean. Edo tiobiboen ondoan saltzen dituzten azukrezko laino arrosen apar axolagabea. Bai, bizitzaren festa horrek dena sendatzen duenean. Den-dena, mon amour. Oh, mon Dieu! La vie en rose. Zenbat irauten du, baina, zure ahoan eztanda egiten duen marrubizko txiklearen zapore fresko horrek? Bizitzako une samurrak bezala, oso gutxi. Maitemintzean gertatzen den bezala. Enamoratzea ahoan marrubizko txikle hori sartzea baita. Zure maiteaz gehienera jota ere urte betez egongo zarelako itsu maiteminduta. Irrifar batekin lo hartzen duzula. Zure garunak ezin du biologikoki maitasunaren (eta gloria horren) kimika denbora gehiagoz sortu. Urte betez baino besterik ez. Eta horrek, txikleak bezala, zorion laburretarako diseinatuak izan ginela islatzen du. Ba al du abantailarik?

Zein da zure misioa bizitza honetan? Pozaren aparretan gaudenean ez diogu gure buruari hori galdetzen. Sufrimenduari zergati bat bilatzen saiatzen ari garenean aldiz, bai. Bizitu ditugun gozamenekin gertatzen ez den bezela, igarotzen ditugun sufrikarioei asko zor diegu. Gure misioaz hausnartzera eramaten gaituzte. Bizitzarekin sintonizatzen laguntzen digute. Benetan axola duenarekin bakarrik uzten gaituzte. Baina jakina, ez musutruk. Misio horiek azaleratzeko mina behar da bizitzan, mina. Tori txikle bat eta istorio labur bat kontatuko dizut. Bazen behin Jainkoarekin haserretu zen gizon bat. Bizitzaren bidean bere pausoen aztarnak begiratzen zituenean pertsona bakar batenak ikusten zituen. Zergatik ez zara nirekin egon nire nahigabean gehien behar zintudanean? Hori da Jainkoari leporatzen ziona. Ez zegoela bere presentzia jainkotiarra lekukotuko zuen pistarik bidean. Abandonatu egin zuela, alegia. Gehien behar ninduzunean nola abandonatuko zintudan, ba? Bide horretan ikusten dituzun aztarnak nireak dira bakarrik. Zureak ez dituzu bereizten nire besoetan sostengatzen zintudalako. Horrela gindoazen biok bide mingarrian. Hori erantzun zion Jainkoak.  

Beti liluratu izan nau istorio horrek. Eta baita artearen eta sufrimenduaren arteko harreman emankor eta misteriotsuak. Artisten patu zailek, bizitutako traumek edo edukitako adikzioek. Nola izan daiteke artean sufrimendua hain errentagarria? Ba minaz jotako artisten zerrenda amaigabea da. Artearen edo literarturaren historian zehar  paseo bat ematea besterik ez da behar hortaz jabetzeko. Eta paseoa aipatuta, El paseo idatzi zuen Robert Walser izan daiteke hau islatu dezakeen artistetako bat. Bi hamarkada baino gehiago Herisau izeneko sanatorioan bizi izan zen idazle bereziaz ari natzaizu. Eromenaren hatzaparretan bezala literaturaren alturetan ibili zena. Eta atsekabea zer zen ondo ezagutuko zuen Walser jaunak, kalanbre gozo bat ematen duten hitz batzuk idatzi zituen obra honetan. Sufrimenduak ausardiaz gainditu izanak sentiarazten du harroen gizakia. Hori esan zuen. Atsekabeak oparoak izan daitezkeela erakutsi zigun. Baina, jakina, bere neurrian. Krisiek ere dosi jakin bat behar dute sanoak izateko. Orduan bilakatzen da mina botika misteriotsuan.

Dosiak dosi, gure bizitza minaren eta plazerraren balantzan jarrita lehenengoak duinagoak egiten gaitu. Bai. Gogorra den arren, malkoek eta sakrifizioek gure onena ateratzen dakite. Are gehiago, min hori gure egiten dugunean ez diogu inori eman nahi. Gure altxorra baino ez delako. Bizitzako une erabakiorrenak emateagatik. Garena izatera ekarri digun musa izateagatik.  Horregatik,  krisirik gabeko bizitzek edo zamez arin doazen pertsonek ez dute pena merezi. Dosi egokian bada (eta hori eskatzea posible balitz?) ez dugu kontrakorik desiatu behar. Txikleen kimikak ez du inor konbentzitzen. Gure mihian hasi eta bukatzen den fantasia labur hori. Bere neurrian, sufrimenduaren kimikak hobeto egiten dio gizakiaren garunari. Bizitzari zerbait eskatzekotan, beraz, ez dezagun bizitza horren onena ateratzen lagunduko digun elixir hori ahaztu. Alegia, mina. Musek hori zurrupatzea dute gogokoen. Eta ez agian hainbeste txiklearekin globoak egitea.


Argazkia: Elliot Erwitt, 1952

lunes, 1 de enero de 2018

La amistad invisible


¿Qué es lo más grande que le podemos pedir a este año que empieza? Mafalda con sus aplastantes verdades ironizará al respecto: no es el año nuevo, somos nosotros los proveedores del cambio en nuestras vidas. Los que tenemos la clave del logro y la suerte. Ante esta existencial pregunta y todavía con El Danubio Azul como música de fondo, un filósofo tampoco tendría ninguna duda en la respuesta. El mejor propósito para el 2018 sería crear o reforzar los lazos de amistad. Porque el mayor bien del que uno puede gozar en la vida es la amistad. La fortuna y el éxito no son nada sin amistades con los que compartir, saborear, reír. Visto desde otro ángulo, ni los bienes más caros o el prestigio,  ni los caprichos más exquisitos del mundo pueden compensar la falta de una red de amigos. Y bien, ¿cuántos amigos tienes tú? ¿Con cuántos amigos puedes relajarte y simplemente ser tú ante ellos? La pregunta viene porque tu agenda de contactos del móvil, tus amigos de Facebook o los seguidores de Instagram mienten. Engañan porque sobrepasan los dedos con los que, tradicionalmente, una mano puede contar la cantidad de amigos de verdad.

Existe un documental que sirve a la vez de inspiración y consuelo a propósito de la amistad verdadera. La que cuenta la épica y estremecedora historia de la escritura y publicación de Archipiélago Gulag de Aleksandr Solzhenitsyn. Una obra que narra las vilezas en los campos de trabajo rusos denominados Gulag. Un trabajo el de Solzhenitsyn que aparte del talento literario que demuestra–según cuenta el documental- sobre todo derrocha astucia, valentía y además una insaciable sed de justicia ante la triste historia del siglo XX. Solzhenitsyn después de estar 8 años condenado a trabajos forzados decide escribir un libro que sólo con su experiencia particular en los campos no puede culminar. El destino sin embargo le guiña el ojo al ponerle en contacto con unas personas sin cuya ayuda y testimonio no podría llevar a cabo la escritura de Archipiélago Gulag. Estos cómplices de Solzhenitsyn sabrán cómo escapar del control de la maquinaria soviética  y su negra sombra sobre la ciudadanía. A estos cómplices llamará Solzhenitsyn “los invisibles” para homenajear su silencioso trabajo (mecanografiar los manuscritos, ayudar en la documentación u ofrecer refugios y escondites siempre con contraseñas que formaban un lenguaje secreto) sin dejar huella ante la KGB. Estas personas invisibles se jugarán la vida por ese proyecto a la vez literario y ético, y de hecho una de esas amigas incondicionales desgraciadamente fallecerá sin ver publicado el libro.

Solzhenitsyn  difícilmente podría haber escrito su obra magna con un smartphone en el bolsillo o con 300 amigos de Facebook. En el documental es fascinante verle hablar de esos amigos invisibles de una forma tan visceral. Especialmente cuando febrilmente dice que nadie le traicionó. Hoy en día todo queda en las redes o en el Whatsapp. Nuestra vida se expone en el escaparate social del siglo XXI. Y sin ninguna duda esa red nada tiene que ver con la íntima telaraña de amigos que creó Solzhenitsyn en mitad de las más temibles y oscuras tinieblas.  ¿Quién arriesgaría su pellejo por ti como lo hicieron por Solzhenitsyn? ¿En qué triste encrucijada tendrías que estar metido para que alguien te regalara su vida en el más humilde anonimato? Definitivamente, hoy en día es difícil encontrar aliados así. Pero es justo admitir que siempre lo fue.  Unas relaciones tan auténticas como la vida y la muerte sobre las que Solzhenitsyn escribió también en un libro titulado Los invisibles.

Sin perder la esperanza, Archipiélago Gulag nos enseña que no sólo el amor puede ser incondicional. Queda afortunadamente un pequeño hueco también para la amistad. Ese sincronizado mosaico de gente que forma este libro es el espejo al que uno desearía mirarse. Un refugio de libertad y entrega que envidiarían muchos grupos de Whatsapp. Es que nunca me traicionaron, dice mágicamente el autor ruso en el documental. Sin ellos no lo hubiera podido hacer jamás. ¿Será mucho pedir una amistad a lo Solzhenitsyn para el 2018?  Urte berri on! ¡Feliz Año!

Fotografía: Thomas Hoepker, 1964. 

domingo, 24 de diciembre de 2017

No existen las luces de Navidad



En lo alto de la playa de la Zurriola de Donostia hay una casa preciosa. Una casa que hace soñar a los ojos que desde abajo sea invierno o verano lo miran admirados. Solo hace falta imaginar el panorama que se contemplará desde la ventana de esa casa para pensar en su afortunado dueño. Un paisaje que casi curaría a enfermos que lo divisaran con sus ojos. En la ladera del monte Ulía podrás ver muchas casas pero no tantas situadas tan privilegiadamente como esta. Esta casa o mansión está casi en la colina y construida en un mirador que es la envidia del barrio de Gros, situado abajo del monte. Porque ese mirador en la cumbre está casi encima del mar y solo le acompaña una casita situada al lado que en el pasado sería de los criados. Es una mansión a la vez humilde y mágica con un inmenso ventanal, su fachada de piedra, el pequeño jardín y un tejado de otros tiempos y otros países. No falta nada. Después de subir el monte Ulía sin embargo, esa magia a veces se transforma en otra sensación. Ya que si observas la casa de cerca en su soledad y lejanía respecto a la ciudad y lejos también de los estilos arquitectónicos actuales la envidia que despierta deriva en escalofrío. Por eso, la mansión bien podría aparecer en una película de Hitchcock o ser el centro desde donde un escritor de novela negra podría inventar el asesinato perfecto. Es la casa del suspense por lo que la he bautizado a menudo como la casa de Agatha Christie como homenaje a la autora de Asesinato en el Orient Express que ahora se puede ver en los cines.     

No sé nada de los dueños de esa casa, lo cual tiene considerables ventajas. Esto me permite dar rienda suelta a la imaginación como hago cada vez que paso por allí y “veo” a Agatha Christie creando historias en su escritorio con vistas a la Zurriola. No, nunca veo a nadie fuera de la casa. Tan sólo un perro que ladra desesperadamente ante mi presencia sorpresiva. Entonces acuden a mi mente habitantes de casas encantadas que nunca han salido afuera. ¿Tal vez el dueño taciturno de la casa es un viejo gruñón que pasa las horas encerrado en esas cuatro paredes sin contacto con el exterior? De lo que no hay duda es que el horizonte infinito parecerá adentrarse en ese espectacular salón, quién sabe cómo decorado, en el cual es también fácil visualizar una fiesta secreta y exclusiva en la noche donostiarra. Y es que el misterio que destila esta casa se acentúa cuando una luz brilla a las noches como si fuera un faro en lo alto del monte. Es la iluminación de la casa que se parece a un pequeño resplandor dorado en la oscuridad del monte Ulía. Alguien vive en la casa, de eso no cabe duda cuando anochece. Y, ese halo de misterio dispara la imaginación y a la vez le mantiene a uno en la distancia.     

Me pregunto si en Nochebuena emitirá también ese ignis fatuus la casa de Agatha Christie como una estrella fugaz. Porque yo me encontraré lejos de ella para comprobarlo desde la playa nocturna. Quién sabe quién acudirá como invitado a esa casa de cine en la noche de hoy. De momento, no he distinguido una iluminación especial relacionada con la Navidad. Pero puestos a imaginar, si me invitara Agatha hoy a la cena de Nochebuena en su casa me sentiría sin ninguna duda en una novela o en una película. Llegaría a la puerta de la casa sin una noción de lo que me encontraría salvo la vista idílica. Entonces llevaría una botella de vino como regalo no sin antes temer que me envenenaran la copa como bien corresponde a una película de suspense. Estaría entonces en el epicentro de la luz, en la casa del misterio, ¿sola?

Pero lector mío, no existen las luces de Navidad. La elegancia inherente como la de esta casa no tiene necesidad de muchos adornos. Y en estos días esa elegancia me dice que verdaderamente cuenta el brillo de los ojos de aquellas personas que queremos. La mirada de aquellos a los que queremos: esas son nuestras luces de Navidad; esas son las luces que nos alumbran. Un año más, acude hoy a esa cita como si te hubieran invitado a esta misteriosa casa. Sólo con la certeza de sorprenderte con la noche estrellada sobre la playa de la Zurriola y nada más. Despréndete de los prejuicios que te impiden vivir el misterio de ese rostro que tienes en frente en la cena de hoy. La luz que te llega de esos ojos es hija de ese resplandor al borde del mar. Y es esa casa del misterio la que nos llama a redescubrir de nuevo esa mirada como si fuera la primera vez. ¡Eguberri on! ¡Feliz Navidad!

En la fotografía: el monte Ulía sobre la playa de la Zurriola de Donostia. 

domingo, 10 de diciembre de 2017

La caja de turrón




Se me acerca un niño. Y lo hace entusiasmado por enseñarme lo que sostiene en sus diminutos dedos. Mira, mira. ¡Fíjate en lo que acabo de encontrar! ¿Qué será esto? pregunta a su maestra. A mí. Lo que me muestra puede ser un botón o los restos de hilo que quedan de ese botón. Puede ser un insignificante trozo de papel con forma de lenteja. Puede ser una cuenta de una pulsera que se ha roto o tal vez algo que ni siquiera tiene palabra porque aparentemente no es más que una forma extraña y brillante. Esa insignificante cosa, eso sí, es mínima en sus dimensiones siempre que se repite la escena. Siempre que vuelve a aflorar ese momento de extrema belleza que se parece a una revelación. Cuando esa persona de 4 años con tendencia a dejarse llevar por esos instantes de emocionantes hallazgos y por la curiosidad, me quiere hacer cómplice de su descubrimiento y me regala generosamente su valioso objeto. Gracias a mi profesión soy dueña de numerosos objetos desconocidos como los que he mencionado y he decidido guardarlos como se merecen las cosas inútiles que sin embargo tienen gran valor. Les he preparado una metálica caja de turrón. Porque no sé si tú, pero yo, lector mío, ya he empezado a comer turrón a las puertas, como nos encontramos, de la Navidad.   

Lo que me hacen vivir mis alumnos y sus objetos de irresistible inutilidad no es en absoluto ajeno a la escuela. Cuando veo venir a un niño y sus manos custodiando el preciado tesoro  asisto a un fenómeno con nombre y apellido. Y siempre que aparece en mis manos un nuevo tesoro, este me roba una sonrisa. A cambio de esa sonrisa, me llega en forma de regalo el recuerdo de una gran mujer.  Una mujer audaz que gracias a su observación sistemática y rigurosa de la evolución del niño creó una metodología de enseñanza que hoy todavía sigue ganando prestigio. Hablo de la primera mujer médico de Italia, la irrepetible  Maria Montessori. Y los objetos que guardo en la caja de turrón son la prueba de algo que descubrió ella y que ahora vas a conocer.

Montessori identificó periodos sensibles en los que el niño abre transitoriamente ventanas al desarrollo que la neurociencia actual además ha corroborado. Así, existe por ejemplo, el periodo sensible del lenguaje de 0 a 7 años que nos muestra que un niño que no ha estado expuesto al estímulo lingüístico (y no ha adquirido el lenguaje) no lo podrá hacer en el futuro al caducarse en cierto modo ese periodo sensible. Existe pues a propósito de mis tesoros, otro periodo sensible que diagnosticó Montessori que hace referencia a mi caja de turrón. Se trata del periodo sensible de los pequeños objetos que aparece de 1 a 7 años. Montessori vio que el niño siente una irrefrenable atracción por los objetos pequeños que no es sino un instinto por indagar en la naturaleza de los objetos y los procesos vitales. Por eso, Montessori animaba a los educadores a ofrecer a los niños semillas o cáscaras de frutos secos, siempre y cuando se evitaran peligros. Y es la prueba inequívoca de ese descubrimiento montessoriano del periodo sensible de objetos pequeños que se me revela con mis alumnos, la que renueva como una gota en la piedra mi admiración por ella y también el amor hacia lo que hago.

Es gracioso. Cuando queremos que un niño experimente la fascinación estética por un bello paisaje y le acercamos por ejemplo a una playa inmensa. O a un campo nevado. Y el niño, no en un arrebato de desprecio por nuestra invitación claro está, siente preferencia por la concha diminuta al horizonte fotográfico. O se queda con una aceituna de papel que ha descubierto entre piedras en mitad del paisaje nevado que nos impresiona a los adultos.  Estas pequeñeces me acercan la grandeza de Maria Montessori. La incansable lucha de una mujer brillante en un mundo de hombres. Y me recuerdan también el valor de las cosas que no tienen valor.

Cómo cuentan los detalles insignificantes, alumbradores de ¡oh, las grandes preguntas del hombre! Porque es irónico que aquellas cosas que despierten nuestro asombro sean tan inútiles como una servilleta con una nota significativa o la lluvia que golpea musicalmente nuestra ventana. Mi caja de turrón es el dulce eco de ello. Y esos objetos desconocidos celosamente guardados, tan inútiles y simples, no son para mí sino perlas del conocimiento.  

En la fotografía: Maria Montessori en Londres (1951).