Ikasle maitea, entzun al duzu inoiz Gangsta´s Paradise
(Coolio, LV) abestia? Kalean atzetik jarraitzen nauen melodietako bat da. Mentes peligrosas pelikulan agertzen
delako agian, eskolara sartu baino lehen askotan entzuten dut. Irakasle baten
bizitzarekin nahasten diren horrelako rap doinuek bazkalosteko logurea kentzen
didatela aitortu behar dizut. Nolabait zurekin elkartu baino lehen nire tokian
jartzen laguntzen naute. Eta Mentes
peligrosas bezalako pelikuletako irakasleak miresten hasita, nik filme
honetan agertzen den irakasletik eduki nahiko nuke pixka bat. Poesiak indartsu
egiten gaituela sinisten duen irakasle hauskor eta sentiberetik. Biolentziak indarra duen tokian artearen
behar larrian pentsatuko duen andereak nire lilura pizten du. Bai, ondo asmatu
duzu. Maite dut irakasleak agertzen diren pelikulak ikustea.
La lengua de las mariposas
filma. Ikusi al duzu, ikasle maitea? Bertan agertzen den maisuak ikasle batengan
pizten duen jakin-mina esnatu nahiko nuke zugan. Filmak arnasten duen
sentsibilitate amaigabean eta naturaren presentzian pentsatzen ari naiz. Horiek
merezi dituzula. Bai, ikasle maitea. Egun batean La profesora de parvulario pelikula ikusiko duzu edo En la casa filma. Eta bertan kontatzen
zaizkigun istorioetan bezala, zure talentuak garaiz atzematea espero dut. Nire
ametsa da Precious pelikulako
protagonistak duen duintasunaren nolabaiteko konplize izatea. Bai, idazketaren
indarrarekin zure indar hori topa dezazun nahiko nuke. Eta nola ez, ikasle
maitea. El club de los poetas muertos
pelikula. Bertan erakusten zaigu hezkuntzari helduta doala pasioa. Eta nik hitz
handi hori zuk maitatzea maiteko nuke. Zure kabuz pentsatzeko gai izatea.
Ni uno menos filma. Nola ez nau konkistatuko testuinguru
txiro batean ikasle bakar bategatik edozer egiteko gai den andereño txinatarrak?
Gauzen berezko balioaz hitz egiten diguna? Eta Esta tierra es mía pelikula, ikasle maitea. Egun batean ikusi behar
duzu pelikula hori. Liburuak erreko dizkidate baina nigan dauden liburuak inoiz
ez. Filmean agertzen diren horrelako esaldien irmotasunak barrena hartzen dit.
Hori kutsatu nahiko nizuke. Eta Hoy
empieza todo pelikula, ikasle maitea? Ez al dizu izenburu horrek dena
esaten? Jakin ezazu betirako. Hezkuntzak irekiko dizkizu munduko ateak.
Bizitzakoak. Eta Ser y tener filman
enbidia pizten didan pazientzia ikusten dut maisu batengan. Mundu azeleratu
honen erritmoa gelditzen dakien irakasle hori nahi dut izan zuretzat. Benetako
denbora zuri eskeiniko dizuna.
Ez da erraza, ikasle maitea, sinetsi iezadazu. Ez da erraza Los chicos del coro pelikulako gozotasuna
egunero izatea. Baina nik filme horretako baikortasuna jan eta edan dezazun
nahi dut ikasgelan. Musikarekin adierazi dezagun hitzekin ezin duguna. Zure
ahots propioa izango duzu, ikasle maitea. Hori da nire desioa. Munduak
irentsiko zaituen arren zuk mundua jateko grinaz esnatzea nahi dut egunero. Ez
zaitzala El milagro de Anna Sullivan pelikulan
bezala ezerk geldiarazi. Bizitza zirrikitu txikienetik ere azaleratuko da,
ikasle maitea. Eta El indomable Will
Hunting filmak bizitzak gailur intelektual handienak baino garrantzi
ikaragarriagoa duela erakutsiko dizu. La
profesora de Historia edo Diarios de
la calle pelikuletan, berriz, zuretzat esanguratsua dena bakarrik ikasiko
duzula konturatuko zara. Asperdura eskolatik kanpo, mesedez! Educando a Rita pelikulako emakumea
hartu dezakezu eredutzat, ikasle maitea. Ezkondu eta haurrak izan baino lehen
nire burua aurkitu nahi dut, esaten du Ritak filman. Zure burua aurkitzea. Ez
al da zoragarria? Baina pelikula guztiak amaierara iristen dira eta Adios Mr. Chips pelikularekin, adio
esateko momentua iritsi da. Bere bokazioarekin bizitzak ematen dituen tristurak
ezabatzen zituen irakaslearekin. Egin ezazu zure bizitzarekin pelikula eder bat, ikasle maitea.
Emozionatuko zaituen istorio bat. Zure bizitzan “The End” marrazten den arte.
Irudia: José Luis Cuerdaren La lengua de las mariposas filmeko eszena.
Kaixo guztioi, benetan lan egin zuen eta harro nago testigu ere bai. Nire senarrak beste neska bat utzi ninduen. Oso gaizki sentitu nintzen, baina niregana itzultzea espero zuen. Egun batean, emakume batek senarra ezagutu zitzaion mezu bat ikusi nuen eta lagundu zidaten profeta hau lagundu nahi nuela erabaki nuen, nire harremanak huts egin zuenez. Lan espiritualean sinesten ez dudan arren. Gogotik saiatu nintzen etsi nintzela, baina nire harritu nintzela profeta honek lagundu zidan, eta nire harremana ezin hobea da orain nire senarra erregina bezala tratatzeko lagundu zidanelako, jada ez zitzaidan maite izan esan zidan arren. Beno, ezin dut asko esan, baina zure harremanarekin arazoak badituzu, hona hemen helbide elektronikoa (palaceofsolutions@gmail.Com). Zure bikotea behin betiko itzuliko zara. Edo jarri harremanetan bere whatsappera +2348138513961
ResponderEliminar