Angeli
Urtarani
Parmako Paula –nor da
Parmako Paula?- nire literaturako irakaslea balitz bere ondora gerturatu
bakoitzean zera egingo nuke. Paulak, adibidez, Ernest Hemingway-en pasarte ezagun
bat irakurriko luke denontzat eta nik jarraian bera nire pupitrearen ondotik
igaro bitartean neguko pagoen antza duten nire birikak beteko nituzke. Era
misteriotsuan mugitzen dakitenek bakarrik egin ohi duten bezala Parmako Paula
nire albotik pasako litzateke eta orduan sakon hartuko nuke arnasa bere
perfumea desertuko lorea balitz bezela usaintzeko. Literaturan bizi diren hitzek
bizia emango balidate bezala irentsiko nuke lore hori ahotik ordez sudurretik. Alegia,
oxigenoz ezezik airean nahastutako Paularen lurrin partikulez eta hitzez eta
arteaz beteko nintzateke.
Paularen perfumea nire garun
emozionalean betirako gordetzea lortuko nuke. Paula osatzen duten zatitxo txiki
mordo horiek nire usain gozoen katalogoan sartzeko. Inoiz ahazten ez diren
usainen inbentarioan. Are gehiago, posible balitz bere usaina post-it hori batean betirako itsasten
saiatuko nintzateke lurrindegietan kartulina zati txuri batekin egin ohi duten
bezela: “probatuko dugu Chanel etxeak atera duen azken eau de parfum freskoa?”,
esaten dute kartulina zuri bat ateratzean lurrindegietako andere saltzaileek
spray-ari abaniko dantzari bati bezela eraginez. Baina Parmako Paula ez da lurrindegi
bateko ezpain gorridun andere saltzailea, ezta Chanel etxeko modelo ezaguna. Nor
da, ba, Chanel, Dior edo Ives Saint Laurent-en lurrina literaturarekin nahastera
ausartzen den Parmako Paula misteriotsua? Bere perfumea edateraino eramango
ninduen emakumea?
Aurreratu dudan bezela, Parmako
Paula literatura irakaslea da eta –bai- bere perfumea era lotsagabeenean
arnastuko nuke nik, zuk bere ikaslea bazina egingo zenukeen bezela. Baina baimena Enrique Vila-Matas idazleari
eskatu beharko genioke. Bera baita bere senarra. Idazten dituen liburu guztiak eskeintzen
dizkion lagun leiala. Nabokov-ek bere liburuak Vera izeneko emazteari
eskeintzen bazizkion Vila-Matas idazleak Paula Massot izenaren atzean dagoen
Parmako Paulari dedikatzen dizkio. Bera da mozkorrera eramango zaituen
literaturaren iturri sorgindua. Bera, Parma erresumako musa bakarra. Aurtengo Bilboko
Letren Nazioarteko Gutun Zuria Jaialdian gonbidatuen artean egon den idazle
katalanaren emaztea. París no se acaba
nunca, Doctor Pasavento, Bartleby y compañía edo Kassel no invita a la lógica liburuak
argitaratu zirenean “Parmako Paulari” eskaintza irakurri zuenean “oraingoan ere niri”
pentsatu zuen dama.
Gutun Zuria Jaialdian
literatura eta artearen arteko harreman estuaren inguruan hausnartu dute edizio honetako Gaur gauen suak nire liburutegia erreko balu. Artea kontatzeko artea tituluarekin. Sute horren erdian, idazle bat artistatzat jotzen dugunean literatura beste diziplina artistiko bat
dela esaten ari gara. Alegia, artea erditzen duten musa guztiak bikiak direla
musikatik hasi eta poesiaraino. Horrela ikusten zuen Alicia Kopf artistak bere Hermano de hielo lana aurkeztean. Bernardo
Atxagak bestalde artista baten unibertsoaren muinari buruz hitz egin zuen M. Davis jazz musikaria, W. H. Auden poeta eta J. Oteiza
eskultorea adibide jarrita. Artista baten unibertsoaren muin hori haurtzaroan mamitzen
dela esan zuen Atxagak literatura artearekin ezezik haurtzaroarekin ere lotuz. Enrique
Vila-Matas berriz idazleen idazletzat ematen dute askok. Hau artisten artista
dela esatea da. Musen bitartekari bat. Bere literatura askotan metaliteraturan
bilakatzen da, hau da, literaturaren eta azken finean artearen inguruko
hausnarketan eta fikzioan. Argitaletxeak kritikatu zituzten narratiba
berritzaileak argitaratzeko oso gutxi arriskatzen dutelako. Zentzu honetan, literatura
beste diziplina batzuekin konparatuz joera apurtzaileen oso atzetik doala
salatu zuten. Ildo honetan, idazleak konbentzionalismo errealista batean
iltzatuta daudela iradoki zuen Alicia Kopf artista gazteak. Bere lan egiteko
moduei galdetuta Aliciak proiektuka lana egiten duela esan zuen artearen diziplinartekotasuna
azpimarratuz. Berak espresatu nahi duena hobeto zein lenguaia artistikoan egokitzen den aztertzen duela. Hermano de hielo liburuaren kasuan, bere intentzio
espresibo zein intimistei harrera onena literaturak egingo ziola ikusi zuenean
idazteari ekin ziola.
Baina lana egiteko modu
desberdinen gainetaik denak ados zeuden egia berdin batekin. Parmako Paularen
senarrak metafora bat erabili zuen hori deskribatzeko. Diziplina artistiko
guztiak bulego batean lan egiten dutela. Bulego hori bionbo batek zatikatuta
dago. Hau da, diziplina artistiko guztien egoitza bionbo horrek banatzen du
baina funtsean etxe berean daude denak: artearen bulego frenetikoan baina –kontuz-
ez artearen funtzionario gris batzuen esanetara.
Nik beste metafora bat
proposatzen dut. Artea –eta kasu honetan literatura- bulego edo instituto
batean lan egiten duen Paula Massot beste emakume batean bilakatzea da. Hau da,
emakume arrunt hori Parmako Paulan transformatzea, dela hitzekin, musikarekin
edo irudiekin. Eraldaketa horretan errealitate bati zerbait gehitzen zaio eta batuketa
liluragarri horretan artea gertatzen da. Bionbo horrek banatzen dituen arte
guztiek egiten dute prozesu hori eta denek –denek- bota behar diote Parmako
Paulari perfume gozo bera: ongiaren, egiaren eta edertasunaren perfumea. Horregatik diot, Parmako Paula nire
literatura irakaslea balitz bere perfumea edango nukeela. Azken finean, perfume
hori artearen pozoin mingarria besterik ez delako. Bulego horretara leihoak
irekitzerakoan iristen den udaberriko aire gardena.
Idazleen idazlea den Enrique Vila-Matas-en liburu bat ireki bezain pronto hor dugu urrezko ikasgai bat. Zeren “Parmako Paulari” eskaintzak artearen metaforak dira. Ez al da bi
hitz horietan artea zer den laburbiltzen? Pertsona bat hiltzeraino maitatzea eta ez
hiltzeko artea egitea. Bi hitzen konbinaketan unibertso bat sortzea. Edertasuna etxera gonbidatzea. Eta zergatik diot hau nik? Beharbada
edertasun horretaz txunditu nintzelako behin. Edo haurtzaroaren zati bat
lurrindegi batean igaro nuelako, agian. Mundu berriak deskribatzeko konbinazio ia
perfektuak existitzen zirela sinesten. Loraldi perfumatu batera eramango ninduten formak
imajinatzen. Haurraren begiradarekin eta lurrin desberdinen artean mundua
ederragoa egin zitekeela amesten.
Argazkia: A. Abbas, 1986.
Ines de la Fressange Coco Chanel diseinatzailearen apartamentuan. Iturria:
Magnum Photos.
Ez dakit nola haurdun dauden arazoak konpontzen laguntzeko modurik bila dabilen jendeak denbora bilatzen duela Amerikako jaiotako gehienak Dr. Wealthy-ren laguntzaz hitz egiten duenean. Begiratu nion neure haurdunaldia 6 urteko ezkontza baino gehiagorik ez nuen espermatozoide txikia dela eta senarra ematera heldu zitzaidanean, eta hori da nire senarraren arazoa lagunduz. Nire izena Stacy Williams Idahoko (AEB) da. Edozeinek eta ortatze-gurpilen laguntzarekin behar dituzten guztiei aholkatuko nizuke beren doktoregatik edo posta elektronikoz aberastasunaren benetakoa izanez gero bere aberatsa atzera egitea edo aberatsa Dr. Nire senarra eta ospitale desberdinetara joan ginen, haurdun gelditzen ari zitzaidan errua zela pentsatuz. Hala ere, ospitale federalean ere aztertu zuten eta espermatoiaren zenbaketa txikia izan zen eta ezin izan zuen emakume bat haurdun lortu gizonezkoen antzutasunaren ondorioz. Garai hartan haurdun gelditzen ari nintzela sortzen nuen orduan, eta Woody doktorearekin harremanetan jarri nintzen eta behin eta berriro arazoa konpondu nuen. Berehala erabili behar zuela esan zidan ordainduta, haurdun gelditu nintzen senarra lo egin ondoren. Konfiantza gizon hori izateko giltza da eta zure arazoa behin eta berriz konponduko du. Uste dut% 100. Oso erreala da sorginkeriaren eta kontzepzioaren kasta-sortzaile baten laguntzarekin. Bikiak sortu ditut eta baliabide hau erabiltzen dut Dr. 6 urte zain igaro ondoren, azkenean nire haurtxoak nirekin. Emaila: wealthylovespell@gmail.com edo Whatsapp zion. +2348105150446 zure ezkontza gordetzeko eta familia zoriontsu izan
ResponderEliminar